sábado, 14 de marzo de 2009

Uztailak 1 (Zuaza).


Gaur Zuazako udalekua hasi egin da. 12-13 urte bitarteko 60 ume etorri egin dira.


Udalekuari hasiera emateko, hona heldu garenean, ezagutzeko jolas batzuk egin ditugu danon izenak ikasteko. Honen ostean, logeletan banandu ditugu umeak eta euren motxilak pixka bat ordenatu. Ordu bietan, jatera joan gara eta ondoren, denbora librea utzi diegu euren artean jolasteko eta ezagutzeko. Arratsaldeko lauretan, piraguismo egitera joan gara eta oso ondo pasatu dute danok. Eguraldi bikaina euki dugu egun honetan. Merienda hartu eta gero, taller batzuk egin ditugu eta jarraian dutxa hartzera joan dira eta afaltzera. Bukatzeko, gaubela egin dugu eta denok guztiz nekatuta , eta garrantzitsuena, oso pozik joan dira ohera!

Bihar arte!

Blog honetan, Udaleku alai 09ari buruzko informazioa ageriko da. Urtean zehar, argazkiak eta informazio gehiago jarriko dugu udalekuei buruz.

Udaleku alai 09an, adin ezberdinetako umeentzako zuzendutako udalekuak egongo dira. Monitoreen talde gazte batek sortutako udalekuak dira hauek. Gure helburua, umeek udan ondo pasatzea, lagunak egitea eta egunero egin ez daitezken ekintzak egin ahal izatea da. Honekin batera, umeek ikasten dute erabat independenteak izaten.

Udaleku hauek 8-14 urte bitarteko umeentzako eginak daude. Bertan, ekintza ezberdinak egingo dituzte, kanpamenduaren arabera. Urtea aurrera doan einean, informazio espezifiko gehiago jarriko ditugu udaleku bakoitzari buruz.